Lamiak

2017an abestiak idazteko elkartu ziren hiru lagun donostiarrek sortzen dute Lamiak. Eragin desberdinak abiapuntutzat hartuta, horien arteko nahasketaren emaitza da haien musika. Lehen albuma, Itsuen Aroa, Gaztain Estudioetan grabatua izan zen 2019an. Bigarrena, Itzalak, Argiak izenburuarekin, urte eta erdiko lanaren fruitua da eta martxoan argitaratuko dute.

Melodia gogoraerrazak, doinu dinamikoak eta riff astunak dira Lamiaken osagai nagusiak, baita zerbait esateko gogo sutsuak.

Ander, Zolas eta De La Fuente dira taldeko kideak. Guitarra/ahotsa, bajua eta batería, hurrenez hurren. Rock itxurazko hiruki honen hiru zutabe mugiezinak.

Kontaktua/Kontratazioa: lamiaktaldea@gmail.com